Eskerrik asko!

2025KO OTSAILAN BUELTATUKO GARA!

2024

3 de Febrero

HORA DE SALIDA:

21:45

- desde FERMÍN CALBETÓN -

ARGAZKIAK

Componemos la vanguardia del alegre Carnaval!

ENTSEGUAK

Urtarrilak 29, 30, 31 eta
Otsailak 1,

20:00etan
Orixe ikastolan
(San juan kaletik)

Otsailak 2*
(orkestarekin)

19:00-etan Udaletxeko areto nagusian

*Bakarrik Kaldereroentzat
(Sartagina eta mailua eraman behar da)

chapa_2024

Aurtengo txapa

Joseba Galarraga gure kaldereroari omenaldia

Arbeit, asfreit is gut ruhen singelin
Hori da erakutsi diguzuna:
Lana, lana eta kantuan atsedena hartuz, bizitzaz gozatzea.
Eskerrik asko Joseba, egindako lan guztiagatik!
Ez gara joango ez, Zure Donostiatik!!

IBILALDIA

ABESTIAK

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra
agurtuz dugu atsegina.

Hungariako kalderero gara
etorririk Donostiara
laster Momok argituko digu
nahiz eguna nahiz eta gaua.

Ihauteri alaiaren
iragarle gu gara
bai atsegina eta algara (bis)
Aizak, jozak, jozak
Aizan, jozan, jozan

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra
agurtuz dugu atsegina.

Herriz herri gabiltza gu beti
Ederrez begiak aserik (bis)
baina inon ez dugu ikusi
hemen bezain mutil ederrik
baina inon ez dugu ikusi
hemen bezain neska ederrik.
Gerri mehea eta liraina
Ezpainak gorri eta mardul (bis)
Gure arteko bat bazina
Zuk begiez metala urtu (bis)
Bai, bai urtu; bai, bai urtu.

¡Qué belleza! !qué paisajes
contemplamos todos por doquier!
!Al gran pueblo donostiarra
saludamos, llenos de placer!

Caldereros somos de la Hungría
que venimos a San Sebastián;
aquí Momo sólo nos envía
a decirles que pronto vendrá.

Componemos la vanguardia
del alegre Carnaval.!

Ay cuánta dicha vamos a gozar!
Chocad…chás, chás,
Cantad…chás, chás.
Chocad…chás, chás, chás, chás.!

Qué bellezas!!qué paisajes
contemplamos todos por doquier!
!Al gran pueblo donostiarra
saludamos, llenos de placer!

Recorrimos diversos países
y admiramos beldades a mil,
pero nunca mujeres tan lindas
cual las niñas que vemos aquí;
su cintura es flexible palmera,
son sus labios cual fino coral
si ellas fueran caldereras
con sus ojos fundieran metal.

Música: Raimundo Sarriegui
Letra: Adolfo Comba

Nach geta mer nach
geta mer nach
Nach geta mer nach

Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin
Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin.

Est mur serlunch,
Est mur serlunch,
Frais ken fort len
Wolmianch ot men.

Música: Raimundo Sarriegui
Letra: Adolfo Comba

Queridos compañeros, vamos a trabajar.
Componemos, bien y pronto
peroles chocolateras
los braseros y calderas
baratos y con perfección.
Y trabajamos de balde
aunque el maestro nos riña
si nos miran esas niñas
que están es ese balcon (bis)
Eh!
Donostiarras, hechiceras,
quién nos llama que nos vamos
Grato recuerdo llevamos
Al separarnos de aquí.
Y nos olvideís, que hoy al dejar
los caldereros, vuestro país
Una canción van a cantar
acompañados del TIC, TIC, TAC
(bis)
Donostiarras, hechiceras,
quién nos llama que nos vamos
Grato recuerdo llevamos
al separarnos de aquí.

Música: Raimundo Sarriegui
Letra: Adolfo Comba

Famaren hotsak goititutzen du
merezi duen herria
zeru txiki bat dirudiena
hala da gustagarria
Lehengoko zaharra txukun txukuna
eder, alaia berria
etzaigu penik behin ere joango
lehenago ez etorria (bis)
Begi urdin bat
begira dago
algaraz leiho batetik
beste beltzeran,
tentatzailea
txeletan berriz bestetik
Zoramen hauek maite ditugu
Bihotzen erdi erditik
ez gera joango hoiek lajata
gehiago Donostiatik (bis)
Ez gera joango, ez
Gu Donostiatik.

Música: Raimundo Sarriegui
Letra: Victoriano Iraola

HISTORIA

Kaldereroak, jaiaren jatorria eta bilakaera

XIX. mendean, eta agian lehenagotik ere, ohikoa zen noizean behin Donostiara iristea Europako erdialdetik abiatuta Europan zehar ibiltzen ziren familia edo tribu batzuk. Hiriko gertakizun handietakoa izaten zen kaldereroen etorrera, besteak beste, haien jazkerak, kantak, dantzak eta ohiturak oso bereziak eta ikusgarriak zirelako.

Gure artean zeudelarik, beren lanbideari ekiten zioten: eltzeak, bertzak eta metalezko beste gauzak konpontzen zituzten. Eskulangile trebeak zirenez, Donostiako jendeak lan asko enkargatzen zizkien.
Historian zehar, Donostia, hiriaren kokapena eta jarduera ekonomikoak zirela eta, irekia eta integratzailea izan da. Horren adierazgarria da nola jakin duen hainbat kasutan gertaera historiko batetik abiatuta festa bat antolatzen. Horrela, hirian zeuden atzerritar soldaduen desfileak gure ihauterietako danborrada festa alaiaren aitzakia bihurtu ziren.

Kandelaria eguna zen 1884an, orain 120 urte, gure Konpartsak lehen aldiz kalera egin zuenean, Sarriegi gogoangarriak moldaturiko piezak kantatuz. Harrezkero, Hungariako Kaldereroen Konpartsak, gorabehera eta hutsuneak izan baditu ere, Donostiako Ihauterietako osagarri bazterrezina izan da.Hainbat talde arduratu dira 120 urte horietan kaldereroak antolatzeaz : Euskaldun Fedea, Euskal Billera, Gaztelupe, Gaztelubide, eta 1972tik hona, KTEk babesturiko Batzorde bat.

Kaldereroen Konpartsak ezin hobeto erakusten du nola eutsi dakiokeen tradizio bati, festa hobetzeko diren berrikuntza guztiak onartzearekin batera.
Horrela, dokumentatuta dago 1925ean sartu zirela hartza eta hezitzailea, baita ere, orain dela urte batzuk larunbatean ospatzea erabaki zela, eta azken urte hauetako kontua da, Konstituzio Plazako taulatuan orkesta oso bat, eta hungariar dantzak dantzatzen dituen talde bat aritzea, kaldereroen jardunari ikusgarritasuna eta kalitatea erantsiz.
Gainera, hasieran hauzo bakar bateko konpartsa zena, beste auzo, ikastetxe eta inguruko herrietara ere zabaldu da, denek gozatu nahi baitute kaldereroen festak dakarren alaitasuna.

Kaldereroen Konpartsa, Danborrada, Artzai eta Iñudeen Konpartsa eta beste hainbat bezala, ihauteri hiritarraren eredu bizia dira: irekiak, parte-hartzekoak, gidoi eta pertsonaia zurrunik gabeak.

Kantak, jostagarriak dira, kantariak eta entzuleak dibertitzeko, ez bertan esaten dena sinesteko. Esate baterako, “Hungariar kanta” izenekoa ez da hungariarra hurrik eman ere, baina ez dio axolarik, ihauteriak baitira.Eta ihauteriko antzespena besterik ez dira kaldereroen eta zingaren jazkerak: inork ez luke onartuko benetako jende haien modura jaztea, Europako erdialdetik oinez eta gurdi zaharretan etortzen zirela ez dezagun ahaztu.

Eta zer ihauteritarragoa Erregina eta Damak gizonezko mozorrotuak izatea baino? Ez dugu ahaztuko horregatik, gure Konpartsa ohikoa eta antolatua dela: urtero, Kaldererook, Sarriegiren kanta kuttunak buruz jakin arren, aste osoz joaten gara entseguetara, denontzako pozgarria baita kantatu ondoren txalo-zaparrada jasotzea eta zartaginen erritmoa ondo eramatea.

Donostiako Ihauterietako jaia: hiritarra, parte-hartzekoa eta ludikoa

Kaldereroen Konpartsa, Danborrada, Artzai eta Iñudeen Konpartsa eta beste hainbat bezala, ihauteri hiritarraren eredu bizia dira: irekiak, parte-hartzekoak, gidoi eta pertsonaia zurrunik gabeak.

Kantak, jostagarriak dira, kantariak eta entzuleak dibertitzeko, ez bertan esaten dena sinesteko. Esate baterako, “Hungariar kanta” izenekoa ez da hungariarra hurrik eman ere, baina ez dio axolarik, ihauteriak baitira.Eta ihauteriko antzespena besterik ez dira kaldereroen eta zingaren jazkerak: inork ez luke onartuko benetako jende haien modura jaztea, Europako erdialdetik oinez eta gurdi zaharretan etortzen zirela ez dezagun ahaztu.

Eta zer ihauteritarragoa Erregina eta Damak gizonezko mozorrotuak izatea baino? Ez dugu ahaztuko horregatik, gure Konpartsa ohikoa eta antolatua dela: urtero, Kaldererook, Sarriegiren kanta kuttunak buruz jakin arren, aste osoz joaten gara entseguetara, denontzako pozgarria baita kantatu ondoren txalo-zaparrada jasotzea eta zartaginen erritmoa ondo eramatea.

Emakumeak jaietan eta gizartean

bezala, gizonezkoek antolatzen zutela, gizonezkoen dibertsiorakotzat gehienbat. Garai haietan normaltzat ematen zen emakumeek bigarren mailako paperak besterik ez izatea.

Baina, bada mende bat baino gehiago emakumeek gero eta toki gehiago hartzen arti direla gizartean.Jaietan ere, nabarmena da nola aldatu den emakumeen tokia eta eginkizuna: gaurko egunean ez da onartzen emakumezkoak eta gizonezkoak kontuan hartzen ez dituen jai egitaraurik.

Donostiako jaiei begiratuz gero, nor gogoratzen da hasierako Artzai eta Iñudeen Konpartsan ere denak gizonezkoak zirela? Argi dago gaur emakumeek, orain dela hamarkada batzuk pentsatzen ez zen partaidetza dutela. Eta zer esanik ez, Donostia harro dago danborrada gehienak mistoak direlako, eta emakumeen integrazioa arazo handirik gabe lortu delako. Argi dago emakumeak ez direla gizonezkoen atzetik gelditzen danborrari eragiteko orduan.

Ez danborradan soilik: kaldereroen konpartsetan, orokorra da emakumeen partaidetza, askatasun osoz eta paper guztietan: kantari, batzuk dantzan, besteak pandereta jotzen, eta besteak, nahi dutenak, zartaginak jotzen.

Gure konpartsak, Donostiako bihotza den Alde Zaharra alaituz beti atera denak, izandako eztabaidak gaindituaz, berdintasunez ongi etorri esan nahi die kantatzen eta zartagina jotzen atera nahi duten emakumei.