Eskerrik asko!

2027an bueltatuko gara

2026

7 de Febrero

HORA DE SALIDA:

21:45

- desde FERMÍN CALBETÓN -

Componemos la vanguardia del alegre Carnaval!

ABESTIAK

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra
agurtuz dugu atsegina.

Hungariako kalderero gara
etorririk Donostiara
laster Momok argituko digu
nahiz eguna nahiz eta gaua.

Ihauteri alaiaren
iragarle gu gara
bai atsegina eta algara (bis)
Aizak, jozak, jozak
Aizan, jozan, jozan

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra
agurtuz dugu atsegina.

Herriz herri gabiltza gu beti
Ederrez begiak aserik (bis)
baina inon ez dugu ikusi
hemen bezain mutil ederrik
baina inon ez dugu ikusi
hemen bezain neska ederrik.
Gerri mehea eta liraina
Ezpainak gorri eta mardul (bis)
Gure arteko bat bazina
Zuk begiez metala urtu (bis)
Bai, bai urtu; bai, bai urtu.

¡Qué belleza! !qué paisajes
contemplamos todos por doquier!
!Al gran pueblo donostiarra
saludamos, llenos de placer!

Caldereros somos de la Hungría
que venimos a San Sebastián;
aquí Momo sólo nos envía
a decirles que pronto vendrá.

Componemos la vanguardia
del alegre Carnaval.!

Ay cuánta dicha vamos a gozar!
Chocad…chás, chás,
Cantad…chás, chás.
Chocad…chás, chás, chás, chás.!

Qué bellezas!!qué paisajes
contemplamos todos por doquier!
!Al gran pueblo donostiarra
saludamos, llenos de placer!

Recorrimos diversos países
y admiramos beldades a mil,
pero nunca mujeres tan lindas
cual las niñas que vemos aquí;
su cintura es flexible palmera,
son sus labios cual fino coral
si ellas fueran caldereras
con sus ojos fundieran metal.

Música: Raimundo Sarriegui
Letra: Adolfo Comba

Nach geta mer nach
geta mer nach
Nach geta mer nach

Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin
Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin.

Est mur serlunch,
Est mur serlunch,
Frais ken fort len
Wolmianch ot men.

Música: Raimundo Sarriegui
Letra: Adolfo Comba

Queridos compañeros, vamos a trabajar.
Componemos, bien y pronto
peroles chocolateras
los braseros y calderas
baratos y con perfección.
Y trabajamos de balde
aunque el maestro nos riña
si nos miran esas niñas
que están es ese balcon (bis)
Eh!
Donostiarras, hechiceras,
quién nos llama que nos vamos
Grato recuerdo llevamos
Al separarnos de aquí.
Y nos olvideís, que hoy al dejar
los caldereros, vuestro país
Una canción van a cantar
acompañados del TIC, TIC, TAC
(bis)
Donostiarras, hechiceras,
quién nos llama que nos vamos
Grato recuerdo llevamos
al separarnos de aquí.

Música: Raimundo Sarriegui
Letra: Adolfo Comba

Famaren hotsak goititutzen du
merezi duen herria
zeru txiki bat dirudiena
hala da gustagarria
Lehengoko zaharra txukun txukuna
eder, alaia berria
etzaigu penik behin ere joango
lehenago ez etorria (bis)
Begi urdin bat
begira dago
algaraz leiho batetik
beste beltzeran,
tentatzailea
txeletan berriz bestetik
Zoramen hauek maite ditugu
Bihotzen erdi erditik
ez gera joango hoiek lajata
gehiago Donostiatik (bis)
Ez gera joango, ez
Gu Donostiatik.

Música: Raimundo Sarriegui
Letra: Victoriano Iraola

ENTSEGUAK

Otsailak 3, 4, 5 eta 6

20:00etan
Orixe ikastolan
(San juan kaletik)

Otsailak 7*
(orkestarekin)

CAMBIO DE ÚLTIMA HORA

19:00etan Udaletxeko areto nagusian

*Kaldereroentzat bakarrik
(Mailua eta zartagina eraman behar da)

Donostiako Kaldereroak chapa-2025

2025ko txapa

Sandia, Palestinako herriaren aurkako erresistentziaren eta babesaren ikur

Junto a la kufiya, el pañuelo tradicional, la sandía se ha convertido en la imagen más utilizada para expresar solidaridad con el pueblo palestino.

En 1967, después de la Guerra de los Seis Días, Israel se hizo con el control territorial y prohibió el uso de la bandera palestina en territorios ocupados. Los palestinos utilizaron entonces la Sandía como símbolo de resistencia. Esta forma de reivindicación está otra vez en auge.

¡La comparsa de Kalderer@s también queremos mostrar nuestro compromiso con el pueblo palestino!

Cartel 2025

Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi

Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi” (Hernani), ilustradora profesional, ha sido la encargada de diseñar la imagen de los caldereros y caldereras de este año 2025. En este cartel, Ainara ha querido hacer visible el sonido metálico de los caldereros/as, traer el ruido a nivel visual, además del ambiente festivo y la alegría reinante.

Para ello, ha representado en el cartel a una comparsa de caldereros/as que caminando ruidosamente van mostrando su alegría. Sobre el fondo oscuro ha creado una imagen llena de color para reivindicar el protagonismo que la noche tiene en los caldereros/as y para crear una imagen de contraste. También ha jugado con la tipografía, basada en la tipografía vasca. La alegría, el juego y la noche son los protagonistas del cartel. Técnicamente, se trata de una imagen fruto de la mezcla de monotipia y técnicas digitales.

KALDEREROAK KARTELA 2025

HISTORIA

Kaldereroak, jaiaren jatorria eta bilakaera

Historian zehar, Donostia, hiriaren kokapena eta jarduera ekonomikoak zirela eta, irekia eta integratzailea izan da. Horren adierazgarria da nola jakin duen hainbat kasutan gertaera historiko batetik abiatuta festa bat antolatzen. Horrela, hirian zeuden atzerritar soldaduen desfileak gure inauterietako danborrada festa alaiaren aitzakia bihurtu ziren. Kaldereroak, orduan ohikoak ziren beste lanbide ibiltariak ziren, txoskileroak edo hojalateroak kasu. Laneko hotsen erritmoari erreparatuta ziurrenik, inauteri konpartsa bat sortzeko motibo izan ziren, beste hainbat lanbiderekin gerta moduan.

Kandelaria eguna zen 1884an, orain 120 urte, gure Konpartsak lehen aldiz kalera egin zuenean, Sarriegi gogoangarriak moldaturiko eta Adolfo Comba eta Victoriano Iraolaren hitzak dituzten piezak kantatuz. Harrezkero, Hungariako Kaldereroen Konpartsak, gorabehera eta hutsuneak izan baditu ere, Donostiako Ihauterietako osagarri bazterrezina izan da.Hainbat talde arduratu dira 120 urte horietan kaldereroak antolatzeaz : Euskaldun Fedea, Euskal Billera, Gaztelupe, Gaztelubide, eta 1972tik hona, lehenik KTEk babesturiko eta egun udaleko Festak sailarekin lankidetzan jarduten den Batzorde batek osatzen du konpartsa, tributan egituratua.

Kaldereroen Konpartsak ezin hobeto erakusten du nola eutsi dakiokeen tradizio bati, festa hobetzeko diren berrikuntza guztiak onartzearekin batera.
Horrela, dokumentatuta dago 1925ean sartu zirela hartza eta hezitzailea, baita ere, orain dela urte batzuk larunbatean ospatzea erabaki zela, eta azken urte hauetako kontua da, Konstituzio Plazako taulatuan orkestra oso bat, eta hungariar dantzak dantzatzen dituen talde bat aritzea, kaldereroen jardunari ikusgarritasuna eta kalitatea erantsiz. Urtez urte kantu berak kantatzen baditugu ere, mende laurdena pasa da hitzak euskaratu zirenetik eta musika konponketa deseberinak izan dituzte ere.

Gainera, hasieran auzo bakar bateko konpartsa zena, beste auzo, ikastetxe eta inguruko herrietara ere zabaldu da, denek gozatu nahi baitute kaldereroen festak dakarren alaitasuna.

Kaldereroen Konpartsa, Danborrada, Artzai eta Iñudeen Konpartsa eta beste hainbat bezala, inauteri hiritarraren eredu bizia dira: irekiak, parte-hartzaileak, gidoi eta pertsonaia zurrunik gabeak.

Donostiako Ihauterietako jaia: hiritarra, parte-hartzailea eta ludikoa

Kantak, jostagarriak dira, kantariak eta entzuleak dibertitzeko, ez bertan esaten dena sinesteko. Esate baterako, “Hungariar kanta” izenekoa ez da hungariarra hurrik eman ere, baina ez dio axolarik, inauteriak baitira.

Iraganean, Erregina eta Damak gizonezko mozorrotuak ziren. Egun, gizartearen aldaketen isla, urtero horretarako espresuki hautatuak diren pertsonek gorpuzten egiten dituzte, edozein delarik eruren generoa. Inauteri garaia da eta urtero, Sarriegiren kanta kuttunak buruz jakin arren, Kaldererook,aste osoz joaten gara entseguetara, denontzako pozgarria baita kantatu ondoren txalo-zaparrada jasotzea eta zartaginen erritmoa ondo eramatea.Kaldereroen Konpartsa, Danborrada, Artzai eta Iñudeen Konpartsa eta beste hainbat bezala, inauteri hiritarraren eredu bizia dira: irekiak, parte-hartzekoak, gidoi eta pertsonaia zurrunik gabeak.

Emakumeak jaietan eta gizartean

Hastapenean, Kaldereroen konpartsa gizonezkoek gizonezkoentzat antolatzen zituzten, gainerako jai eta ekintza gehientsuenen moduan. Bada mende bat baino gehiago emakumeek gero eta toki gehiago hartzen ari direla gizartean.Jaietan ere, nabarmena da nola aldatu den emakumeen tokia eta eginkizuna: gaurko egunean ez da onartzen emakumezkoak eta gizonezkoak kontuan hartzen ez dituen jai egitaraurik eta emakumezkoen parte hartzea festa eremuan errealitate ukaezina da. 2004an, emakume talde batek kaldereroen konpartsan modu parekidean parte hartzeko prozesua jarri zuen abian. Emakume eta gizonek elkarrekin eramandako prozesu baten ondoren, emakumeak konpartsako eremu guztietan modu aktiboan parte hartzea lortu zuten: kantuak kantatuz, zartagina joz eta tribuak zuzenduaz.

Donostiako jaiei begiratuz gero, nor gogoratzen da hasierako Artzai eta Iñudeen Konpartsan ere denak gizonezkoak zirela? Argi dago gaur emakumeek, orain dela hamarkada batzuk pentsatzen ez zen partaidetza dutela. Eta zer esanik ez, Donostia harro dago danborrada gehienak mistoak direlako, eta emakumeen integrazioa arazo handirik gabe lortu delako. Argi dago emakumeak ez direla gizonezkoen atzetik gelditzen danborra zein zartagina jotzeko orduan.

Ez danborradan soilik: Parte Zaharreko Kaldereroen konpartsan eta beste hainbatetan emakumeen parte-hartzea egonkortu eta orokortu da askatasun osoz eta paper guztietan: kantari, zartaginak jotzen, dantzan, eta are konpartsa zuzentzen ere.

Gure konpartsak, Donostiako bihotza den Alde Zaharra alaituz atera denak, parekidetasunez ongi etorria eman nahi die kantatzen eta zartagina jotzen atera nahi duten emakume guztiei.

Kaleetatik ikusiko gara

Adiskide maiteok ekin ba lanari!

IBILALDIA